2008ko azaroak 13

2008ko azaroak 13. Ostegunero bezala, entrenatzera joateko prestatzen nebilen: pantaloneta, kamiseta, berotzeko poloa, sudadera, zapatilak, txankletak, toaila, jaboia…

Bapatean telefonoak jo zuen, eta gertu neukanez hartu egin nuen. Nire amona zen. Betiko moduan, asperturik, zer egin ez zekiela guri deitu zigula pentsatu nuen, espero ez nituen hitzak entzun arte: “Han cogido a dos de ETA en Francia. Creo que uno es tu primo”. Nire lehengusua ia-ia bi urte zeramatzan ihes, bere etxetik urrun, haren atzetik zeudenen atzaparretatik urrun. Zenbat gauza gertatu ziren bera urrun zegoen bitartean? Puff asko, gehiegi.

–       Aber abuela, ¿han dicho su nombre?

–       No, pero.. pero el otro han dicho que es de Pamplona, de San Juan.

–       Vale, ahora vamos a ver en internet, que si ha salido en la tele en internet tiene que poner algo.

Ordenagailua piztu eta interneten sartu ginen ama ta biok. Ez zen inundik inora nire lehengusuaren izena ageri.

Lasaitasuna bueltatu zen pixkanaka etxera, baina Donibanekoarekin batera nor atzeman zutena nor zen jakiteko gogoarekin. Horregatik aita deitu nuen eta minutuak aurrera egin zuten heinean nire amonaren hitzak egi bihurtu ziren. Ordu laurdeneko kontua izan zen, interneten begiratu genuenetik. Bost minutuz zer egin ez nekiela geratu nintzen leku batetik bestera joaten, boltsatik gauzak atera ta sartzen..

“Beno behintzat orain ikusteko aukera izango dugu” Pentsatu nuen nirekiko. Poltsa prestatzeaz bukatu, koleta ondo egin eta ur botila boltsoan sartuta entrenamendura joan nintzen, presaka, villavesa ez galtzearren. Etxetik atera behar nuen, deskonektatu.

Entrenamendura iritsi nintzen. Lehena, ohiko moduan. Bakarrik aldagelan. Handik gutxira Iraia etorri zen eta ezin izan nuen gehiago jasan. Bera zen, momentu horretan ulertu ahal zidan pertsona bakarra; izan ere, biak ginen, aspaldian monja batzuena eta orain eskola kontzertatua den saskibaloi taldean jokatzen genuen euskaldun bakarrak.  Gainerako taldekideak etorri zirenerako hobeto nengoen eta entrenatzera inoiz baino gogo gehiagorekin atera nintzen.

Egia esan behar badut, ez nintzen nire lehengusuaz eta bere atxiloketaz bat ere oroitu entrenamendu guztan, bukaerako luzaketen denbora arte. Armailetara begiratu eta nire lehengusina eta ama ikusi nituen ni agurtzen. Bapatean errealitateak zaplasteko bat eman zidan.

Apenas luzaketarik egin gabe, korrika aldagelara sartu, gauzak jaso eta galtza motzean alde egin nuen handik.
Gora igo eta lehengusina besarkada batekin agurtu nuen. Luzea, beroa, sentimenduz beterikoa. Inoiz ahaztuko ez dituzun horietakoa.

Ia-ia lau urte pasa dira Ugaitz gartzeleratu zutenetik. Gutun bat, bi, hiru, lau..

Hiru bidai Parisera. Hiru bisita. 3 x 55min . Izebarekein, amarekin, lehengusuekin. Azkeneko bisita, urrian, ezin ahaztekoa..

Anuncios

2 thoughts on “2008ko azaroak 13

  1. Kaixo Iruñe. ezineonez giñain ta ugaitzen berri jakin nahien giñaitzela oneaño allaatu ga. Ja ja ja. Aaaaaiiii en fin. 2014ko Azaroan etxean!! ola hartu beharra dau. ez negoan lasai ta oain dakitenez… ohatzea noa.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s