Epaileak martxoaren 6ra atzeratu du EHUko hamahiru ikasleren aurkako epaiketa

Hamahiru ikasle izan dira, beste behin, epaituak Bilboko Auzitegian, pasa den urteko irailaren 26ean ospatu behar zena eta greba orokorraren eraginez atzeratu egin zena. Lua hilabeteko espetxe zigorra eskatzen die fiskaltzat akusatuei, 2008ko urtarrilean EHU Euskal Herriko Unibertsitateko klaustroa bologna planaren aurkako protesta batean “desordena publikoak” eragitea egotzita.

2008ko urtarrilean EHUn ospatu zen klaustroan, ikasleek Bologna planaren aurkako aldarriez bete zuten bertan zeuden ikasle ordezkariek: plan honen aurkako mezuak zituzten paperak erakutsiz eta oihuen bitartez ikasleen hitza errespetatzea aldarrikatuz.


Hasiera batean irailaren 26ean deituta zeuden hamahiru epaituak Bilboko Auzitegian, baina greba orokorra zela media, epaiketa atzeratzea erabaki zuen epailea. Ordu erdiko atzerapenarekin eman dio hasiera epaileak epaiketari. Hamairu ikasle epaituetatik bederatzi izan dira epaiketan egon direnak, beste laurak kanpoan ikasten edota lanean daudelarik.

Lehenengo bederatzi epaituak haien abokatuen galderei erantzun diete, fiskaltzaren galderei ez erantzunez. Gero, egurezko bionbo batez babesturik bi ertzain eta gertakariak suertatu zirenean UPVko segurtasunean an egiten zuten bi gizonek deklaratu dute, baita unibertsitatearen langile defentsaren lekuko gisa aritu dira.

Akusazioaren lekukoek ez dituzte epaitzen ari direnei egiten zaien akusazioa egiaztatu. Hori dela eta, eta kontuan izanda, EHUko segurtasunak prestatu zuen operatiboaren arduraduna epaiketara agertu ez dela, epaileak Martxoaren 6ra atzeratu egin du epaiketa.

Ikasle Abertzaleek epaiketa bertan behera uztea eta ikasleen absoluzioa exijitu dute.


Info +

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s