Sarrera “kalderilla”

Ez dakit jada zenbat denbora pasatu den azken sarrera idatzi nuenetik. Hilabete bat, bi apika? Ez dakit.

Gauza asko izan ditut buruan, eta baita esku artean ere. Esan daiteke, azken hiru-lau hilabeteetan ez naizela geldirik egon. Orain, ikasturtea amaitzear dagoela, azterketetan buru belarri nabilela ere, ezin geldirik egon!
jej

Bizirik nagoela gogorarazteko besterik ez da sarreratxo berri hau. Gainera, datorren 31ean azterketak bukatuta (espero dezagun BUKATU-BUKATZEA), uda guztia aurretik izango dut nahi dudana egiteko, blogean idazte barne noski.

Gaurkoan, hasiera orriko bideoak aldatu ditut, eta batetik martxan jarri dugun proiektu partehartzaile baten nondik norakoak azaltzen dituen bideotxoa jarri dut (hurrengo sarreran proiektu honen berri emango dut); eta bestetik, Emauseko Raperoetako Mostoren azken diskako abesti baten bideoklipa paratu dizuet.

Gaurkoan AFU talde Barañaindarraren diska berriaren abesti bat erakutsi nahi dizuet. “Kalderilla” du izenburu biziki gustoko dudan abesti honek.

Anuncios
Posted in ..

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s