20.000 txio, 2 ikasturte, eta 1.000ka bizipen

DBHko 3. Mailatik jakin izan nuen kazetaritza ikasi nhi nuela. Batxilergoko 2.maila bukatu eta selektibitatea egin. A ze nolako saturazioa nuen buruan momentu horretan!
Bi aukera nituen, eta “bi urte erdi sabatiko” hartzea erabaki nuen: GOI MAILAKO ZIKLOA eginen nuke. Momentu ikaragarriak pertsona interesgarriekin eta neure buruaz asko ikasteko aukera izan nuen. Era berean, eta batez ere azkeneko ikasturtean kazetaritza ikasi nahi nuela gero eta argiago nuen.

Azkenean lortu nuen, eta 2011-2012 ikasturtean kazetaritza graduko ikasketak hasi nituen Bilbon.
Hiri berria, aupegi berriak eta erronka berriak.

Twitterra baneukan Bilbora iritsi nintzenerako. Hala ere, ez nekien nola erabiltzen zen, ezta zertarako balio zuen: pertsona ezberdinekin hitz egiteko erabiltzen nuen.
Nire puixukideetako baten eskutik izan nuen twitter beste modu batetara ikusteko, erabiltzeko, eta ulertzeko aukera.

Mundu “berri” bat nuen begien aurrean eta bertan murgildu nintzen.
Txioak hemendik, txioak hortik greba orokor ezberdinen jarraipenak, atxiloketak, hauteskundeak… Ene! Zer ez ote dut txiokatu?

Bi urte hauek bereziak eta guztiz aberasgarriak izan dira bai twittereko jarioari dagokionez eta horri esker ezagututako pertsonei esker; zein, unibertsitateko bi ikasturte hauek konpartitutako pertsonak ezagutzeari eta milaka bizipen bizitzeko aukera izan dudalako: ostegunetako bueltika antzokitik, milaka ordu autobuseko bidaietan, whatsapp bidezko elkarrizketa absurdoak, bat bateko “lokuroi”ak…

Puff gauza gehiegi apika? EZ!! Inoiz ez baita gehiegi!

20.000 txio egin ditut dagoeneko, eta modu berezi batean “ospatu” nahi nuen. Pare bat egun dira gomendioak eskatzen ibili naizela. Horregatik, gomendioak kontuan hartuta 2 txio berezi egin ditut: 19999 eta 20001 garren txioak alegia.

20.000garren txio berezi hau bi urte hauetan zehar “aguantatu” nauzuen eta nirekin egon zareten pertsona guztiei dago eskainia (izenak jartzea pentsatua nuen hasiera batean, baina uste dut bakoitzak jakingo duela).

Hala ere, ez larritu hau ospakizun txio-sarrera da. Ni hemen jarraituko dut kaka ematen, twitterren; eta nork daki, blog hau txukundu eta fundamentuz martxan jartzen..

Batek daki!

@arkkuso

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s