Beste bat arte!

Inoiz ez zitzaizkion agurrak gustiko izan. Ez zekien zergatik, baina ez zituen maite. Oraindik oso konsziente ez zenean norbait bera agurtu gabe joan zelako apika? Ez zekien.
Adibidez, txiki-txikitatik kanpaldietra zihoanean lagunak egin, egiten zitue Iraidek, baina ez zuen harreman esturik garatzen haiekin; ezta hauek haien baitan garatzea ere. Kanpaldia bukatzean, gurasoak zain zituzten lekura autobusa iristean ixil-ixilik ezer esan gabe bere maleta hartuta bere ama zegoen legura joaten zen. Bere ama, harrituta, ea gainontzekoetaz ez zen agurtu behar galdegin ostean elkarrekin kotxe gorri txikiaren bilajoaten ziren.
Pentsatzen jarrita, bitan soilik ez zuen gaizki pasatu kanpaldiko lagunetaz banatzerakoan: azkeneko bi kanpaldietan hain zuzen.
Bi bizipen guztiz desberdinak, pertsona ezberdinetan, eta leku zein denbora ezberdinetan. Bata bestea bezain intentsoa, baina bi bizipen: soilik bi.

Autobusaren leihotik begira geratu zen. Bi urtez 30 minutuko bidaia egunero egina zuen unibertsitatera igotzeko, eta beste hainbeste bertatik bueltatzeko.
Azterketak amaituta, bueltako 30 minutuko bidai horretan, ume txiki bat balitzan, autobus zahar horrek zeharkatzen zitu inguruko parajeei erreparatuz. Bitartean, jarduera ekonomiko nabarmena zeukan hiri handi horretara heldu zenetik momento horretara arte bizitako guztia etorri zitzaion burua.
Gutxinaka gutxinaka gogoratzen hasi zen zuela hilabete bat, bi, hiru.. bizitakoa: klaseko lehenego egunak, lehenego afaria, osteguneko poteoak, ezagututako pertsona guztiak, aurrera ateratako proiektuak, astean zehar arrazoi ezberdinengatik Euskal Herrian zehar egindako bidaiak…
Bere aurpegia argitzen zuen irribarre bat zabaltzen zihoan gogoetan aurrera jarraitzen zuen bitartean.

Ohartu gabe, autobusa bere helmugara iritsi zen. Bertatik jaitsi eta etxerako bidean jarri zen bere pentsamenduan guztiz murgildurik. Aurreko egunean prestatutako maletak zain zituen etxeko sarreran. Hauek hartu eta igogailuan sartuz, bost minuturen buruan kalean zegoen berriz ere.

Uda sumatzen hasia zen eguraldi aldetik zuela pare bat egunetik. Bero itzela egiten zuen eta maleta arrastaka bost bat metro zeramatzan arren, izerditan zegoen jada.
Farmaziako ordulariari erreparatu zion. Ordu t’erdi falta zen bere herrira joateko hartu behar zuen trena hartzeko.

Tren geltokira hurbilduko zuen metroaren zain zegoela, mezu bat jaso zuen sakelekoan. Berehala aurpegia argitu zitzaion:

Potxolii 🙂 Hartu al dozu trena dagoeneko?

Mugikorra bi eskuekin hartu eta pantailan agertzen ziren botoiak zamatuz erantzun egin zion aurreko mezuaren igorleari:

Metroarn zain nao. Bakizu orain denbora tarte handiagoan pasetan direla 😦 Betiko modun, terditako trena hartukoet”.

Metroaren zarata, ateak ireki eta barrura sartu zen Iraide. Segundo batzuen buruan pantaila berriz argitu zen:

Ados!! Tren geltokiko sarreran itxarongo zaitut. Orain arte potxoli 🙂

Konturatzerako tren geltokian zegoen. Esku hotz batzuk kontu handiarekin begiak tapatu zizkion, minik egin gabe.

– Orkatz!!- oihukatu zuen eskuak begietatik kendu eta buelta ematen zuen bitartean.

Elkarri masailean muxu eman ondoren, trena geldituta zegoen lekura poliki-poliki ibiltzen hasi ziren elkarri bromak eginez.

Trena habiatzeko 10 minutu falta ziren dagoeneko. Tristezi aurpegiarekin besarkada luze bat eman zuten. Momentu batez denbora eten zea iruditu zitzaion Iraideri. Nahiago luke hala izan balitz, biana ez zen horrela suertatu.
“Agur” triste bat eta bina muxurekin trenera igo eta leku libre batean jazarri zen trena martxan jarri baino apur bat lehenago.

Orkatz!” pentsatu zuen. Begiak malkoz betetzen hasi zitzaizkion, erokeria haiek deitzen zioten moduan, “lokuroi” baten ondorioz pertsonalki elkar ezagutu zuten egunetik aurrera bizi izan zuten guztia burura etortzean.
Konturatu gabe, behatzak dantzan zebiltzan mugikorreko pantailan zehar:

Mila esker denagatik kukito!! Primeran pasetan dot zurekin nagoenean. Ez zait errexa sentitzen dudana adieraztea, biño jakizu gaurkoa ez dela AGUR bat; BESTE BAT ARTE baizik. Bakizu kanpora noan arren edozein ordua dela, nere zenbakia sakatu eta deitu nazakezula! Mila esker benetan momentu guzti hauengatik. Maite zaitut!

Ez zituen agurrak maite. Baina hau ez zen agur bat, argi zuen hori.

Mugikorra blokeatu, kasko laranjak jarri, eta lehiotik barrena begira jarri zen bi urte horietako bizipenetan murgiltzen.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s