Logelako txoko izkutuenean topatu ginen (I)

Bazen garaia azken ikasturtean zehar ia zapaldu gabeko logela goitik behera txukuntzeko. Ikasturtea amaituta ugariak izen mahai gainean pilatutako paperak: apunteak, ariketak, orri txuriak. Karpetak, artxibagailuak eta mota ezberdinetako liburuak bere txokoa lortua zuten dagoeneko hamar urte lehenago “rosa chicle” koloreaz margotutako logela txikian. Apalategiak gainezka zeuden gaziki gordetako liburu, aldizkari, hiztegi eta dena delakoaz.

Logela hura desastre bat zen, txukundu nuen arte. Erran nezake ia-ia egun bat behar izan nuela hura txukuntzeko, eta gauza bakoitzari bere lekua aurkitzeko. Baina zelako eguna! Zuei ere hain zaila suertatzen zaizue gauza batzuetaz desegitea? Neri asko eta askotan gainera!

Dagoeneko kasik logela txunkunduta nuelarik, logelako izkin batean, ohearen azpian, nire saskibaloiko baloia, edo bueno berataz geratzen zena. Lurrean etzan, ohe azpian sartu eta ezkerreko besoa luzatuz baloia neuregana hurbildu nuen. Ohe azpitik atera eta zutik jartzean esku artean heldu nuen baloia eta segidan erotzen utzi nuen. Bertan geratu zen, lurreari itsatsita moduan. Birritan saiatu nintzen arren berdina zen emaitza.

 

Zearo desintsatuta zegoen, ni bezala.

Airerik ez, gogorik ez.

Potentziarik ez. Indarrik ez.

 

Ez neukan baloia haizetzeko modurik, ez neukan bizitzari irribarre egiteko gogorik.

Egunak eta asteak pasa ziren eta baloia logelako txoko batean botata jarraitu zuen.

Egunak eta asteak pasa ziren gogorik gabe, indarrik gabe, irribarre egiteko gogorik gabe.

 

Anuncios

One thought on “Logelako txoko izkutuenean topatu ginen (I)

  1. Virginia Wolfek “Un cuarto propio” novelan (ez dakit euskarazko bertsiorik baden) “beber vino y tener un cuarto propio” aldarrikatzen zituen sutsuki, honek bizi autonomía eskaintzen baitzion bertan bizi zenari. Gela batek lau pareta baino askoz gauza gehiago gordetzen ditu bere tripazorroetan. Gela batean, diogenesen sindromeak jota oharkabean ala oharturik den bizidun bat da, etengabeko mugimenduan dena, etengabeko arrasto sorkuntzan.Eguneroko pausoak oin-zangoekin egindako urratsetatik haratago doaz, bizitzaren pausoak kaxoi batean utzitako Xren boligrafoa izan daiteke, han nunbait harrotasunez paratutako oparitxoa eta bste ertz horretan orain dela lau urte ahaztutako saski-baloi ederra zenaren azken xorro ximurra.

    Gu ere pausoak gara, gure gorputza estaltzen duen arropa, zure sorbaldetatik barreiatzen den ilea, denboraz eta esperientziaz aldatzen doakizun gorputza eta begirada…

    Ezin dugu saihestu urratsak ematea, geldirik dagoena hilik baita. Zuk ordea baduzu gela propioa.

    Izan zinenetik zarenera jabetzeko materiala eta autonomía eskaini dizun gelaxka,
    zarena bizitzeko gelaxka,
    izan nahi duzuna amesteko eta hausnartzeko gelaxka.

    beraz lagun, edan dezagun ardo tragokada bana….

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s