Logelako txoko izkutuenean topatu ginen (II)

Lurrean eserita nengoen, hankak gurutzatuta altzoan nuelarik. Begiak itxi eta lehengo ezkerreko eskuaz igurtzi nuen, suabe suabe. Ondoren eskuineko eskuaz aurrekoa errepikatu nuen, astiro astiro.

Arnasa hartu nuen eta irribarre egin nuen.

Ez zen handia, ezta txikia ere. Bere tamainakoa zen, ez bestetik.

Lurrean etzan nintzen. Baloia ezkerreko eskuaz eusten nuen soilik. Eskumuturrari eragin eta eskua aurrera bultzatuz baloia gora egin zuen bere baitan biratzen zen bitartean.

Ez zen pisutxua, ezta oso arina ere. Bere pisukoa zen, ez besterik.

Eskua aurrera, baloia gora eta behera. Baloia bi eskuekin jaso, ezkerreko eskuan jarri eta berriz eskua aurrera, baloia bere baitan biratzen jarraitu zuen.

Begiak itxi nituen, aurrekoarekin jarraitzen nuen bitartean.

4, 14, 13, 16 zenbakiak kolore ezberdinetako tirantezko kamisetatan ikusi nituen bapatean: horia, gorria, urdina, txuria, grisa.. Denak gorputz bera jantziz, bakoitza beren unean-une protagonista izaten.

Malko bana atera zitzaidan begi bakoitzetik.

Eskua aurrera, baloia gora eta behera. Baloia bi eskuekin jaso, ezkerreko eskuan jarri eta berriz eskua aurrera, baloia bere baitan biratzen jarraitu zuen.

Bizipen eta pertsona ugariren aurpegia ikusi nituen berriz, nire oroitzapenari esker: taldekideak, entrenatzaileak, aurkariak; entrenamenduak, denboraldi berriaren prestaketak, finalak; jaurtiketak, fintak, erritmo aldaketak…

Eskua aurrera, baloia gora eta behera. Baloia bi eskuekin jaso, ezkerreko eskuan jarri eta berriz eskua aurrera, baloia bere baitan biratzen jarraitu zuen.

Anemia, sorbalda, oina; pertsonen maltzurkeria, berekoikeria. Bakardadea.

Eskua aurrera, baloia gora eta behera. Baloia bi eskuekin jaso, ezkerreko eskuan jarri eta berriz eskua aurrera, baloia bere baitan biratzen jarraitu zuen.

Indarra,
Kemena,
Burugogorkeria,
Ilusioa,
Maitasuna,
Heldutasuna,
Adiskidetasuna,
Humiltasuna.

Eskua aurrera, baloia gora eta behera. Baloia bi eskuekin jaso, ezkerreko eskuan jarri eta berriz eskua aurrera, baloia bere baitan biratzen jarraitu zuen.

Oroitzapenetan murgilduta, malkoak masailean eta irribarrea ahoan begiak ireki nituen. Lurretik altxatu eta logela txukuntzen jarraitu nuen, baloia besapean nuen bitartean.

Indarra,

Kemena,

Burugogorkeria,

Ilusioa,

Maitasuna,

Heldutasuna,

Adiskidetasuna,

Humiltasuna,

Iruñe.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s