Bertigo(a)

Maleta igo, kremailera ireki eta ohe gainean zabaldu nuen. Ohe erdia okupatzen zuenez bertan pilatuta nuen arropa batu behar izna nuen more koloreko maleta ohe gainean ondo zabaldu zedin.

Nork errango zidan duela hilabete batzuk etxea utzi eta hemendik urrun, atzerrira joango nintzela?

Kamisetak hartu eta ahalik eta leku gutxien okupatzen zituztelarik gorde nituen. Berdina egiten jarraitu nuen ohean pilatuta nuen arropa eta gainerakoarekin: argazkiak, koadernoak, opariak..

Momentu horretara arte bizitakoa aldatuko zelaren sentsazioa geroz eta handiagoa zen. Etxetik hurrun, bertako egunerokotasunetik at.

“Norbaitek faltan botako nau?

Nola izango zen buelta?

Lekuz kanpo sentituko naiz?

.. eta orain, nolakoa izango da nire bizitza nire herritik hain hurrun?”

 

Maleta itxi, lurrera jeitsi eta malkoak eskuarekin lehortuz logelatik atera nintzen. Atzera begiratzerakoan oroitzapen mordoa etorri zitzaizkidan burura: koadrila, familia, lagunak, herria…

Irribarre egin nuen.

“Ikaragarria izango da dudarik gabe”

Maleta hartu eta pasiloaren iluntasunean barneratu nintzen.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s