Uda bukatzear dago lagunak!

Bukatzear dago uda eta lau egunen buruan nire herri txikia (horrek ez du erran nahi biztanle gutxi dituenik eh!XD) atzean utziko dut ikasturte osoa Lisboara ikastera joateko. Nire uda honi bi hitz jarri beharko banizkioke BOOM ta ZORIONTASUNA izango litzateke.

Pasa den maiatzaren 31an hasi ziren nire oporrak. 2. lauhileko kilikagarri eta apur bat estresantearen ostean Santutxuko etxetik gauzak bildu eta Barañainera bueltatu nintzen. Hiru hilabete ziren etxera bueltatu ez nintzela eta bapatean, castellanoz erraten den moduan “de la noche a a mañana”, nire logelako atean topatu nuen neure burua, maleta morea alboan eta motxila soinean nuela.

Ordutik hiru hilabete edo igaro dira. Gezurra erranen nuke oporren hasiera “super-mega-txati-piruleta” izan zela kontatuko banizueke. Ez zen hala izan. Buelta pentsatzen nuena baino gogorragoa egin zitzaidan gauza ezberdinengatik: Bilbo utzi beharra eta horrekin batera bertan ditudan lagunak; egunerokotasuna guztiz aldatzea; gurasoekin bizitzera bueltatzea; gauzak egiteko ohitura desberdin batzuetara ohitu behar izatean; gauzak egiteko gogorik eza..

Puff..

Gogorra egin zitzaidan hasiera batean, eta beste gauza aunitzekin batu egin zen guzti “hau” eta eztanda egin nuen. Eztanda horri esker (eskerrak eman behar al dizkiot horrelako gau makala pasatzeari?) momentu horretara arte bizitzako guztia analizatzeko denbora izan nuen, baita arduratzen nauten beste gaien inguruan hausnartzeko ere.

Hala ere nire uda ez da hain “terriblea” izan. Hasieran esan dudan moduan, BOOMaz aparte ZORIONTASUN hitza lotuko nioke bizi ditudan esperientzia eta momentu ezberdinei. Benetako lagunak une zailetan ondoan dituzula ohartzen garen moduan, hala ohartu naiz ni ere.

Esan beharra daukat bizitako gehiena, guztia ez erratearren, nire lagunekin batera bizi izan ditudala eta asko pozten naizela horregatik.

Era berean, San Ferminak, Gasteizko, Donostiko eta Bilboko jaiak, eta bestelako ekimen eta dinamikek pertsona aunitz ezagutu eta asko eta asko desbirtualizatzeko aukera eskaini didate.

Eta horretxegatik oso pozik nago. Ez bakarrik ezagutze soilagatik, horietako batzuekin (agian zuetako batzuekin 😄 jajaj) hartutako konfiantza (txikia bada ere).

3indarrok! Lo lo lo lo loooooo, 3indarrok! Lo lo lo lo looooooooooo!!!!!

Lisboara zer eramango dudan erabakitzearren oraindik, eta maletan zer sartuko dudan zerrendak egiten hasi gabe, sukaldeko mahai gainean dudan portartilaren teklei eragiten aurkitzen dut neure burua, uda guztian bizitako guztia eta ezagututako pertsona guztiak burura ekartzen saiatzen.

Bukatzeko gogorarazi nahiko nuke Xapo eta Luis, Barañaingo bi gazteak, oraindik orain ezkutatuta jarraitzen dutela, eta erabaki hau haien hautua izan dela gaur egun tamalez bizi ditugun epaiketa politikoei aurre egiteko modu bezala. Horregatik, gonbita egiten dizuet Barañainen, Iruñerrian, Nafarroan, Euskal Herrian edota Munduko edozein txokotan egiten diren ekimenetan parte hartzera; eta baita sarean herri harresia eraikitzera! Denok gara #HerriHarresia!

PD: portadako irudia Orioko espigoi txikia/zaharra duzue. Uda asko pasa izan ditut bertan eta oroitzapen ikaragarriak ditut bertatik. Leku berezia da oso niretzako gauza ezberdinengatik!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s