[7. eguna] Maiz burua estratosferara joaten zait

Maiz burua estratosferara joaten zait nahi gabe. Momentu horietan gerora ulertu ezin ditudan gauzak egiteko aukera handia daukat. Batzutan minutu gutxiko kontua da. Beste batzutan, ordea, egunetako kontua.
Estratosferarako nire bidaiak ez dira urriak izan nire bizitzan zehar. Askotan aurrez aure nuen errealitateari aurre egitea ekiditzeko. Ez dakizue zeinen ondo egonten den hor goian!

Beno, txantxak alde batetara utziko ditut. Txantxa izan edo ez, gaur 7 egun egiten ditut Lisboan nagoela. Gezurra erranen nuke dagoeneko egoera berri honetara ohitu naizela badiot, edota asumitu dudala dagoeneko. Gutxinaka gutxinaka egiten noan gauza bat da.
Astebete oso intentsoa izan da: gurasoetaz eguberri bitarte agurtzea, lehenego bisita jasotzea, Lisboako txoko ezberdinetan barneratzen hastea, papeleo etengabea, unibertsitatera ezertarako joatea..

Azkeneko post-ean komentatu nuen moduan, bloga berrantolatzen egon naiz ea Lisboko esperientzia honi tarterik bilatzen banion. Eta…… TOPATU DIOT TARTEA! Horregatik, sarrera honen bitartez jakinarazten dizuet “Lisboa” ataltxoan nire esperientziaren berri emango dudala, gainerkoa “sarrera guztiak” ataltxoan bilatu ditzakezuen bitartean.
Gogoratu iruzkinak utzi ditzakezuela nire sarreretan eta nik ahal bezain pronto gustora baino gustorago erantzungo dizkizuet!

Prest zaudete nirekin batera esperientzia honetan murgiltzeko?

On egin!

PD: Hemen behean atxikitu dudan bezalako bideoak egiten jarraituko ditut, inspirazioa etortzen zaidan bakoitzean eta gogoak ditudanean. Bideoen kalitatea hobetzen saiatuko naiz gutxinaka gutxinaka, beraz don’t preokup!
Ondo pasatzeko egiten ditudan bideoak dira, bai nik eta baita zuek ere 😉 Beraz gogoratu bideoei “atsegin dut” ematen eta nire kanalera harpidetzen!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s