Hor gaude, eta beti hor egongo gara. Elkarrekin.

Ez zitzaidan inoiz horrelakorik gertatu. Ez nuen inoiz horrelakorik sentitu, edo behintzat ez hain sakon. Ez nuen inoiz horrelakorik gertatuko litzaidakeenik gertatuko ere.

Txiki txikitatik, beti nire bolara joatea gustatu izan zait, nire ingurua ixil-ixilik (bai, ixilik egoten badakit) behatuz, aztertuz: besten arteko harremantzeko moduak, estrategiak. Begirale txikia gutxinaka handitzen joan zen (enintzen adin honekin jaio, ezta tamaina honekin). 12, 14, 15, 17. Urteak aurrera egiten zuten, baina ni begirale jarraitzen nuen.

Lagunak ditut oraindik klasekoak, eta egia esan behar badut, batzurekin lehen baina konfiantza gehiago dut orain. Betiko klasekoak, klaseko betikoak.

Beste batzurekin harreman estuagoa izan nuen, gero arrazoi ezberdinengatik apurtu zirenak (harremanen dinamika askotan ez da hala?). Gezurra erranen nuke momenturen batean gaizki pasatu nuela errango ez banu. Batez ere batzuren krudeltasuna pairatzean. Baina beno, momentu gogor horiek pasarazi zizkidatenei denborak (urtebeteren buruan baino gutxiagoan gainera) merezi zuten lekuan jarri eta haien ahoetatik irtendako faltsukeri guztia jan behar izan zuten. Zeinen sentsazio ona izan zen momentu hori zuzenean bizitzea..

Baina beno, ez nadin bidetik aldendu.

Istitutuko azken urteetan jakin nuen lehengo aldiz zer zen koadrila bat izatea, benetan inporta diezun pertsonez osatutako koadrila bat. Gauza asko genituen amankomunean eta nik pertsonalki beste hainbeste desberdinak ez nituenak. Baina ondo pasatzen nuen (eta pasatzen jarraitzen dut berdin berdin).

Istitutua bukatu eta goi zikloan hasi nintzen, mundua beste modu batetara ikusteko aukera. Begirale izaten jarraitu nuen lehenengo urtea, klasekideen konportamendua, harremantzeko modua.. Oso interesgarria suertatzen zitzaidan, betiko lez besteei erreparatzea, neure buruari erreparatzen hastea baino. Ez dut inoiz neure buruarekiko arazorik izan, pozik bizi naiz naizen moduan eta autoestima faltarik ez dudala uste dut.

Hala ere, momentu horretarte enuen nire burua ezagutzeko esfortzu handirik egiten, gertakariak etortzen ziren heinean nindoan neure burua ezagutzen. Urtebete kostatu zitzaidan ohartzea norberak bere buruarengan duen ezagutza zenbat eta handiagoa izan onuragarriagoa dela norberarentzat. Urtebete, baina horretaz konturatu nintzen momentu horretaz aurrera nitaz batez ere asko disfrutatzeko aukera izan dut.

Goi zikloak “autoezagutzaren” bidea erakutsi ezezik benetako adiskidetasuna zer den erakutsi zidan ere. Nola ahaztu ia hilabetez Grezia zein Italiako bidai zoragarri hura, edota Londres eta Mallorcarako bidaiak. Nola ahaztu askotan elkarrekin egon ez arren gehien behar dugunean elkarrekin egotea, momentu txar zein onenetan.

Goi zikloa amaitu eta Bilbora joan nintzen ikastera. Urduri, baina lasai nengoen. Pixukideak dagoeneko ezagutzen nituelako.

Ez zitzaidan zaila egin lagunak egitea Bilbon. Hala ere, nork erran behar zidan hasi baino hilabete pare bat lehenago nire izebaren deia jaso nuenean ea pixurik baneukan edota pixukide faltan negoen galdezka, berak bazeukala neska ezagun bat ere urte berean Bilbora ikastera zijoana. Nork erranen zidan tuentira agregatu nuenean pixua baneukala errateko, baina tamalez beteta zegoela.

Argi gogoratzen dut lehengo eguna, beste askok bezala klasera berandu sartu zenean. Hala ere ez naiz ondo gogoratzen nola hasi ginen gero eta gehiago elkarrekin harremantzen, baina hala egin genuen: mega pizzak, zikiñosadak, zertaz jakin gabe kaletik barrez lehertzen joatea… eta nola ez ostegunak: gorri-gas, jaunakeko bokata hasieran eta gero etxeko bokata, garagardo katxiak eta patxaranaren eskutik antrokira, gure bueltikaren helmuga.

Klasekoekin, unikoekin, edota bakarrik.

Bilbon, Iruñean, Barañaingo yihadean, edota Zizurko txosnetan. Berdin du, beti ondo pasatzen dugulako, ordu beteko inkesta bat egiten bukatzen badugu ere! (enfin ez det azken honen inguruan komentariorik egingo). Begirada bat besterik ez dugu behar zer pentsatzen gauden jakiteko.

Bitartean, neure burua ezagutzen joan nintzen heinean nire izaera, pentsamoldea, kezkak, ilusioa, ametsak, gustoak, etab. gehiago ezagutzen joan nintzen. Gutxinaka gutxinaka konturatu nintzen nire koadrilarekin gai ezberdinen inguruan iritzi zein gustu berdinak nituen bezala, bazeuden beste gai askoren inguruan iritzi eta gustu desberdinak nituenak.

Horregatik hasieran nire lehengusina zaharraren koadrilarekin ateratzen hasi nintzne. Helduagoak ziren, biana berdin zuen, primerna pasatzen nuen gustuko nuen giroan egoteko aukera nuelako eta oso eskertua nago aukera hori emateagatik.

Pixka bat aurrerago, zehazki ez dut ondo gogoratzen nola eta zergatik, antzeko gustu, iritzi eta petsaera ditugun pertsona ezberdinak elkartzen hasi ginen. Hasieran juerga egiteko geratzen hasi ginen, eta orain lagun taldea bihurtu gara (koadrila hitza ez datsegigu, ze koadrillismo fenomenoarekin apurtu nahi dugu). Juergaz juerga, goiz, arratsalde eta gauez. Karma, juerguki, bazokirekin edo gabe. Beti peñuki.

Pasa den ikasturtea mundiala izan zela badakizue askok. Alde batetik neure kabuz zer egiteko eta zer lotzerko gai naizen ohartzeko auekra izan dudalako beste behin ere; baina batez ere egindako harremanengatik.

Oso pertsona oso onak, interesgarriak eta oso aberasgarriekin lan egiteko aukera izan dut eta lanetik haratagoko harremanak bihurtu dira batzuk. Benetan, urte ikaragarria izan da.

Urte honetan ere, inoiz pasatu ez zaidan gauza bat gertatu zitzaidan. Inoiz ez nuen pentsatu sare sozialek horrelako pertsona berezi bat ezagutzeko aukera eskeiniko zidatenik. Berezia bera izan zen ezagutu ginen modua eta hortikan aurrera elkarrekin egondako momentuak ere. Segituan konektatu genuen. Duela denbora gutxi ezagutzen ginen arren bere ondoan seguru sentitzen nintzen, lasai eta konfidantzaz gauza askotaz hitz egiteko askatasuna nuela sentitzen nuen.

Denbora tarte laburra baina neri ikaragarria egin zitzaidan hasieratik.

Ez zitzaidan inoiz horrelakorik gertatu. Ez nuen inoiz horrelakorik sentitu, edo ez behintzat hain sakonki. Ez nuen inoiz horrelakorik gertatuko litzaidakeenik gertatuko ere.

Pozik nago. Horrelako lagunak izatea, hare eta biziago sentiarazten dit.

Eta ni, orain Lisboako etxeako nere logela honetatik hurrun sentitzen nituen, baina orain badakit ondoan zaituztedala eta bertan izango zaituztedala nire zain.

Ez dut gezurrik esango, distantzia gogorra da, eta txikitasunak handi bihurtzen ditu. Euskal Herrian dauden lagunekin arremanak pantaila bitartez egitera mugatzen gaitu distantziak, biana berdin dio skypeko irudia mega pixelatuta badago edota ahotsa eta irudia bat ez badatoz.

Hor gaude, eta beti hor egongo gara. Elkarrekin.

Mila esker egunero biziago sentiarazteagatik.

Anuncios
Posted in ..

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s