Beldurrak

Bi hilabete dira dagoeneko Lisboara etorri nintzela eta dagoeneko ia-ia eguberritan gaudela sumatzen dut. Egunak luze eta asteak azkar igarotzen direla dirudit askotan.

Ez dut ukatuko, ezta ezkutatuko ere bereziki azken hilabete honetan sentitu ahal izan dudan herrimina, uste dudalako nabarmena izan delako. Pentsatzen nuena baino gehiago kostatzen ari zait hemengo errutinara ohitzea.

Dagoeneko ohituta banagoela erran dezakedan honetan, konturatu naiz zenbateraino bota ditzakedan faltan nire lagunak, nola familia ere. Eta ezin ahaztu nire Barañain maitea, noski!

Unibertsitatera bidean, edota Lisboatik barna nirekin neramatzan sentimendu zurrunbilo horretan sentipen desberdinak sentitzeko aukera izan nuen:

Esperientzia berri bat bizitzearen ilusioa,

lagunekin igarotako uda bereziaren oroitzapenak,

jende berria ezagutzeko gogoak,

eta beldurra.

Asko kostatu zait honetaz konturatzea, baina zenbait egoeren aurrean nola erreakzionatu dudan konturatzean beldurra nahiko presente izan dudala, kontzienteki hala izan ez arren.

Harluxet hiztegi entziklopedikoaren arabera Beldurra, “benetako nahiz ustezko arrisku baten aurrean sortzen den urduritasun- edo kezka-egoera” da.

Distantzia gogorra dela konturatzeko aukera izan dut. Kilometro askoko distantzia honetan, nirekin batera Lisboan ez dagoen jendearekin dudan harremana pantaila batetara mugatu behar dut (bai mugikorra, nola ordenagailua). Harremanak pantaila batera mugatzeak, esfortzu estra bat egitea dakar, eta apika gogoak ez izan, edota telefono hitz egitea gustatu ez, beste aldean dagoen pertsonarekiko duzun harremanagatik esfortzu bat egin behar da.

Horretaz gain, distantziak gauza txikiena handi bihurtzen du eta sentimendu eta sentsazioak ia, ez dizuet ezta azaldu nahi zenbateraino!

Pertsona batekin edo batzuekin duzun harreman berezi hori, distantziarengatik ia desagertu arte disolbatzea eta harremana galtzearen beldurra izatea; ezagutzen ez duzunari beldurra izatea; edota, inkluso, duela hilabeteak proposatu zizuten erreportaje bat egiteari beldurra izatea. Beldurrak askotarikoak dira eta pertsona batetik bestera guztiz desberdinak dira.

Gaur pelikula oso txar bat ikusten nengoelarik, konturatu naiz zeren beldur nintzen, zeren beldur naizen. Pentsatzen nituen baino beldur gehiago ditut nire barrenean. Ez dakit pelikularen influentzia izan ote den, edo azken aste honetan buruari eman dizkiodan buelta guztiengatik, baina aspaldian sentitu ez nuen poztasun bat sumatu dut.

Beldurrak geure buruari jartzen dizkiogun limite inkonsziente batzuren modukoak dira, gure bizitza mugatzen dutenak. Norberaren inkoherentzietaz konturatzea bezala, norberaren beldurrez konturatzeak bakoitzaren buruaren ezagupenean ikaragarrizko aurrera pausuak ematea dira.

Ez bata ez besteaz ohartzea ez da batere erreza, baina horiek ezagutzea dakartzan gauzen artean onena norberaren buruaren ezagupenan datza, eta horrek ez du preziorik.

Anuncios
Posted in ..

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s