[Plazaberri] Adierazpen askatasuna, oinarrizko eskubidea

Pasa den azaroaren 13an, Ateak Ireki webguneak berak, Espainiako Audientzia Nazionalak Ateak Irekiren itxiera agindu zuelarne berri eman zuen, antza frogarik gabeko Guardia Zibilaren 3 orri sinpleko txosten batek, berriki ilegalizatutako “Herrira” mugimenduarekin aipatzen dion harremanagatik. Honela, duela 3 urte Nafarroako mugimendu ezkerriarren borroka sozial eta politikoen bozgorailu izateko sortu zen komunikabide hau ixilarazten saiatu dira. Aunitz dira, Ateak Irekik ahotsa eman dien mugimendu sozial, kolektibo, eragile eta sindikatuak, baita hauen baitan egindako ekimen eta iniziatiba ezberdinei.

Argi dago, sortu zenetik ausardi faltagatik edo, beste hedabideetan azaltzen ez zenaren berri eman du hiru urte luze hauetatan, Nafarroako stablisment politikoarentzat oso komunikabide deserosoa izan delarik: CANeko auzia ez ezeik, Nafarroako Gobernuaren eta boterean dauden alderdi politikoen ustelkeri kasuak argitara atera eta gertakarietan sakondu dute, besteak beste.

Denak Ateak Ireki garelako, hemen daukadan txokorik nire elkartasun eta animo guztiak bidali nahi diet, haien eguneroko lanaren bitartez Nafarron ahotsa lau haizetara zabaltzen jarraitzen duten Ateak Irekiko lagunei. Era berean, eskerrak eman nahiko nizkieke, hedabide handien kazetaritza eredu merkantilista eta prekarioaren aurren, bestelako kazetaritza mota erakusteagatik.

Herri komunikabidea izan da, eta nire ustez herri komunikazioren eredu garrantzitsu bat bihurtu da. Greba orokorren jarraipena, San Ferminetako jarraipen, saio eta atal bereziak, “Los Trileros” trilogia.. Azken finean haien tresnak, haien baliabideak uneoro eskeini dizkigute herritarron ahotsa lau haizetara zabalduz.

Hori dela eta,  eskerrak eman behar dizkiegu Ateak Irekiko lagunei, herri komunikazioa zer den eta jarduna nolakoa beharko lukeen definitzen hasten lagundu du.

Herri komunikazioa egiten saiatu direnen adierazpen askatasuna, berez denok aipatuta dugun oinarrizko eskubide hori, urratua eta bahitua izan da gure herrian. Ateak Irekiren aurretik, Egin, Euskaldunon Egunkaria, Ardi Beltza eta Apurtu.org ditugu horien adibide tamalgarriak.

Argi dago zein den euskal kazetaritza eta orohar, euskal komunikazioaren etorkizunean egin beharrekoa.

Behar beharrezkoa dugulako, goazen herri komunikazioa antolatzen jarraitzera!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s