[Ahötsa] Denbora

Denbora, igaro egiten dena eta berreskuratu ezin den hori. Beste modu batera esanda, gure bizitza antolatzen duena: jaio, hazi, hezi (aukera badago hezkuntza formalean ere, hezteko aukera izango dugu), eta hil. Prozesu guzti hau epeka banandu izan ohi dugu: haurtzaroa, nerabezaroa, gaztaroa, heldutsasuna, eta adinekoak. Azken finean, hau norbanakoari beste etiketa bat jartzea baino ez da, nolakoa behar duen izan ezartzen duena alegia.

Ez naiz etiketen munduan sartuko, oraingoz. Hala ere, epekako antolatze horrek, gaur egungo sistema kapitalista eta patriarkarrean garrantzi oso handia duen etiketa bat dela erran beharra daukat: lan baldintzak, lan motak, harremanak, haurreak izateko ordua (gazteleraz erran ohi den moduan: “se te va a pasar el arroz”) …

Denbora oso garrantzitsua den sistema honetan, gure bizitzako alor gehienak merkatuari eta merkantilizazioari begira garatuarazi egiten digute, gogoratu zein den sistema kapitalistaren funtsa: zenbat eta produkzio gehiago zenbat eta denbora laburragoan lortzea. Aisialdian, lanean, harremanetan, eta aurrekoetan ematen bada, nola ez ba hezkuntzan. Bologna prozesuarekin, besteak beste, unibertsitate eremuan, bai eremu fisiko zein akademikoan, enpresa pribatuen presentzia areagotuz hezkuntza pribatizatzen hasi ziren. Horretaz gain, bolognarekin “Full Time” ikasleak bihurtu gaituzte: klaseko ordu eta etxeko orduetan banatuz irakaslearen apalean hautsa hartzen geratzen diren hamaika lan eta ariketa eginarazten dizkigute, garrantzi handia duen bukaerako azterketa ahantzi gabe, noski.

Epekako sailkatze honek, zer izan behar dugun, zer izan nahi behar dugun, eta antzerako beste ” izan behar dugun “, norberaren etorkizunean eragingo duten erabaki garrantzitsuak epe laburrean eta horren inguruko ez ezagutzarik, ez kontzientziarik izan gabe, hartzera behartzen gaituzte. Orain arte DBH 3. mailan zientzietatik edo letretatik joatea aukeratzea edota batxilergoa amaitutakoan zer ikasi nahi aukeratzea oso gogorra bazen; orain, LOMCEri “esker” txikitatik zer ikasi behar dugun erranen digute ikasten jarraitzeko nork balio duen eta nork ez duen balio esango duten azterketa ezberdinen bitartez.

Ikasleok nazkatuta gaude:
Nazkatuta gaude ezertarako balio ez duten lan eta ariketa piloak egiteaz.
Nazkatuta gaude azterketetan dena botatzeko ikastera bideratzen gaituen hezkuntza honekin.
Nazkatuta gaude pasibotasuna, akritikotasuna eta akulturizazioa helburu duen hezkuntza sistema honekin.
Nazkatuta gaude euskaraz ikasteko ezartzen dizkiguten aukera urriak eta traba guzti hauetaz.
Nazkatuta gaude hezkuntza hezkidetzailetik milioika argi urtetara dagoen hezkuntza honekin.
Nazakatuta gaude dirua ikasi ahal izateko beharrezko baldintza izateaz.

Nazkatuta gaude, eta ez gara ikasgela ilunetan eserita geratuko zuek nola, noiz, non eta norekin egin, ikasi, harremandu, lan egin.. behar dugun inposatu eta barnearazteko. Gurekin jai duzue, izan ere, zuen denbora agortzen doa, geroa ikasleona da!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s