[Plazaberri] KO-MU-NI-KA-ZIO-A

Komunikazioa dena da.

Bai, ondo irakurri duzue, eta badaezpada errepikatuko dut: komunikazioa dena da.

Eskolan denori ikasarazi egiten digute komunikazioa informazioa transmititzearen jarduera bat dela. Beti igorle bat dago mezua osatu, kodifikatu eta mezu hori igortzen duena; eta beste aldean, beti dago hartzaile bat, mezua jaso, deskodetu eta igorritako mezua hartzen duena. Gainera ezin genezake ahaztu mezua nondik bidalia izan den kontuan hartzea garrantzitsua dela.

Hala ere, irakatsi diguten komunikazio eredutik haratago joateko, nire unibertsitateko irakasle batek egin zuen komunikazioaren inguruko azalpena ekarri nahiko nuke gure artera:

“Gizakien ahalmen esklusiboa izan arren, komunikazioa bere harreman indibidualak zein kolektiboak garatzeko eta bideratzeko beharrezkoa duen tresna kognitiboa eta azaltzailea da: kognitiboa da mundua ulertzeko balio diolako; eta, era berean, azaltzailea da ulertu duen munduari buruzko diskurtsoa eraikitzeko balio diolako.”

J.I. Basterretxea (Kultura Aniztasuna eta Gizarte-Komunikazioa, Bilbo, 2002)

 Begiradak, isiltasuna, tonua, gorputzaren posizioa, ibiltzkeo modua.. etengabe komunikatzen gaude.

Ez gara soilik ahotik ateratzen ditugun soinuekin komunikatzen, hau da, ez gara gure hitzen bitartez komunikatzen bakarrik. Erran daiteke hitzekin adierazten duguna, osotara komunikatzen dugunaren gutxiengo bat baino ez dela.

Hitzen bitartez gure gainerako mezuak indartu edo ezkutatzen ditugu: adibidez gauza batekin ados ez gaudenean besoak gurutzatzen ditugu. Kasu honetan, pertsona batek gauza jakin batekin ados egon ez arren, ados dagoela erran dezake hitzen bitartez benetan hala ez den arren.

Egon zaitezte lasai oraindik dena komunikazioa dela konturatu ez bazarete, ni hiruzpalau urte dira horretaz konturatu nintzela. Goi zikloan izan zen  komunikazioa hitzetatik haratago doala konturatu nintzenean. Norbera bere buruarekin, zein gainerakoen komunikazioan murgiltzen hasi nintzelarik iritsi nintzen Leioara kazetaritza ikastera eta bertan komunikazioan guztiz murgildu naiz.

Ikasle bizitzaz eta hezkuntzaz, gazteriaz eta bizi eredu berriak eta euskararen inguruan hitz egitea gustatu izan litzaidakeen arren, komunikazioaz hitz egitea proposatu zidaten sortu berri den plaza berri honetan.

Egia da, komunikazio friki bat naiz eta horregatik, egun batzuk buruari bueltaka eman ondoren, komturatu nintzen hasiera batean jorratu nahi nituzkeen gaien inguruan idazteko aukera izango nuela ere. Azken finean komunikazioa dena da, errealitatea beste modu batera ikusteko aukera.

Horregatik, komunikazioren betaurrekoaren lenteak garbitu eta goazen plaza berri honetan mundua beste ikuspegi berri batetik begiratzera!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s