[Klick!] Beti irribarretsu

All rigths reserve

Duela urte dezente, asko maite dudan pertsona batek eman didaten gomendio garrantzitsuenetakoa eman zidan. Horrela zioen:

“Inork ez diezazula inoiz irribarrea ezabatu!”

Asko markatu ninduen gomendio bat izan zen, eta garrantzitsua zein esanguratsua izaten jarraitzen du niretzat gaur egun. Esaldi honen esanahia, esaldi beraren esanahia baina haratago doala pentsatu izan dut: inortxo erek ez erratea nolakoa izan behar duzun, eta are gutxiago nolakoa zaren erratea.

Irribarrea lapurtzea lortu duten gutxi badaude ere, nire egunak ilun bihurtu izan dira lortu izan dutenean. Hala ere, inoiz ez zaie ondo atera, beti aurkitu baititut bizitzako argitasuneranzko zirrikituak. Iluntasunaren osteko irribarrea, irribarre indartsuago eta argitsuagoa izan da eta hala izango da, irribarre lapurren nahia zapuztu ondoren.

Txiki-txikitatik beti izan naiz irribarretsu, beti ibili naiz irribarretsu eta horrela jarraituko dut, batzuk lapurtzen saiatuko diren arren.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s