[Klick] “Martxoak hiru, egun iluna”

Zuialde herri informazio-aren webgunetik hartuta

1976. urtearen lehengo hilabetean milaka langilek soldatak mugatzen zituen dekretua salatzeko eta lan-egoera hobetzeko helburuarekin greba hasi zuten. Gasteizen herritarren eskubideak zapaltzen zituen diktadura eta enpresaburu diru zaleen aurkako langile mugimendu indartsua antolatzen ari zen. Asteak aurrera egin ahala, martxoaren 3an, hirugarren greba orokorra deitu zuten. Langileen aldetik erabateko jarraipena izan zuen greba honetako manifestazio edota mota ezberdinetako errebindikazio oro Espainiako Polizia Armatuak, grisak, bortizki erreprimitu zituen.

Gasteizko Zaramago auzoko San Frantzisko Asiskoaren elizan langileen batzar bat egin behar zenean, grisak, eliza sartu eta negar-eragilea den gasa baliatuz, langileak kanpora ateratzera behartu zituzten. Elizatik ateratzen zirelarik eta honen hustutzean langile ugari jipoituak izan zirelarik, polizia armatuak hauen aurka ardura gabe tiro egin zuten. Pistola eta metraileten balak 150 pertsona zauritu zituzten, eta 5 langile gazte hil zituzten.

Gaur 38 urte betetzen dira langile borrokaren aurkako oldarkeri neurrigabearen ondorio lazgarri horiek bizi izan zirenetik. Urteak aurrera egin dute, baita mendea aldatu ere. Langile borrokak gauza asko lortu izan ditu eguneroko borrokaz. Hala ere, krisian jaio zen sistema kapitalistaren eraginez aberatsen eta herri xehearen arteko desberdintasuna ekonomikoa handitzen doa egunetik egunera. Zenbat etxe-kaleratze? Zenbat ERE? Zenbat hazi da langabezia tasa? Zenbat langile hil dira egoera penagarri eta prekarioetan lan egiteagatik? Zenbat gaztek joan dira dagoeneko Euskal Herritik kanpora lan bila?

Dena kentzen ari diren garai honetan (abortoaren ilegalizazioa, hezkuntza eta osasungintzaren pribatizazioa, pentsioen murrizketak..) pasibo nahi gaituzte, lanpostu prekarioetara kateatutako ardi nahi gaituzte. Bitartean haiek, otsoek, gaur Bilbon egingo den nazioarteko mahai inguru horietan gure etorkizuna eta gure balioa negoziatuko dute guk ordaindu ditugun milaka euroko trajeak soinean, milaka euroko askariak jaten, eta milioika euro kostatzen duten gauzak egiten dituzten bitartean.

Herri borrokalari batean jaio gara. Txikitatik gure eskubideen alde borrokatzen ikasi dugu: pertsona bezala errespetatuak izatetik, herri modura errespetatuak izaterako. Ez ditugu ahazten kanpoko botereek (eliza, koroa, elite ekonomikok..) eragin diguten min guztia, Jipoitzen, inposatzen, ahaztera derrigortzen, derrigortzen.. saiatu zarete mendez mende, baina ez duzue lortu, eta ez duzue lortuko!

Martxoak hiru, martxoa ilun,
martxoa beltza, egun iluna,
egun kuttuna,
Gasteizko herriaren gogoan.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s