Desfasean dena baimenduta dago

Inpotentzia izugarria sortarazi zidan, oporrengatik Barañainera itzuli aurreko ostiralean UPNAko ikasleek antolatutako “La Carpa”ren pegatinak ikustean. Lasai lasai nengoen ostiral arratsean portatila belaunen gainean nuelarik, txiokinean (twitterren) azken berriak irakurtzen, “Hoy follo, mañana juicio” zioen pegatina baten argazkia nire timeline-ko txio batean ikusi nuen arte. Segituan beste bat etorri zen “Qué bonitas piernas, ¿a que hora abren?” esaten zuena. Irakurri eta sutzen hasi nintzen, eta berriz  horretan pentsatzeak sutan jartzen nau.
Txiokineko beste txiolari batzuk, nire antzera, sutzen ari ziren. Dagoeneko bi ziren horrelako pegata sexistak, baina ziur nengoen ez zirela bakarrak izango. Hori dela eta, twitteren Carparen inguruko argazkiak arakatzeari ekin nion.
Gaur egun sarean bizitzera ohitu gara, baina askotan ez gara konturatzen zenbaterainoko eragin eta arriskuak dituen eta horri “esker” ez nuen denbora luzez bilatzen egon behar izan: rol eta estereotipoz jositako “La que se avecina” telesailaren pertsonai xenofobo eta matxista hutsaren omenez edo, apaindutako barran honen esaldi sexista eta homofoboak zituzten pegatinak ikus zitezkeen; edota “ikasle festa” honetara bertaratutako baten polar beltzean jarritako bi pegatinetan “si hay pelito no hay delito” edota “no hay derecho que me llegue la polla al techo”, etab.

Antolakuntzaren arabera iskanbila sortu zuten pegatak ez omen ziren barretatik atera, eta  sarean hori hala zela erran zutelarik foruzaingoa lasai geratu zen (ez dut uste badaezpada haraino hurbildu izango zirenik ere). Hau ikusita eta nire aurpegian BZO! (ingeleseko what the fuck-en euskarapena kar kar kar) permanentez marraztuta izango banu bezala Carparen jarraipena egiten dute argazkiak ikusten hasi nintzen. Bertaratutakoen argazkien artean, barra egiten zeudenen argazkiak agertzen ziren ere, kamiseta edota janzkera osoa berdina zutelarik. “Si quieres ciego raso, en sociologia hasta el ocaso” zen soziologiako ikasleen kamisetetan irakur zitekeen leloa, “La Carpa Universitaria”ren leloa izan zitekeena: “Si quieres ciego raso, en la carpa hasta el ocaso”.
Eta horrela, berez karrerako azken kurtsoko ikasleek haien ikasbidaiak ordaintzen laguntzeko antolatzen duten ikasle festa hau, gaur egungo sistemak bideratzen duen festa ereduaz baliatu eta desfaserako festa bihurtzen da. Helburua dirua ateratzea bazen, orain helburua mega desfasea da, dena onartuta eta araurik ez dagoen festa sortuz.
Behin bakarrik egon naiz eta ez nuen asko iraun. Ez zitzaidan gustatu giroa eta urteak pasatu ahala gutxiago gustatzen zait. Aurtengo pegatinen kasua ez da lehengoa izan, aurreko edizioetan ere horrelako jarrera sexistak sustatzen dituzten pegatinak ugariak izan dira. Orokorrean, horrelako pegatinak soinean daramatenak mutilak diren arren, ez dira bakarrak, izan ere neska askok haien kamisetetan jarrita daramatzate.
Honek buruari apur bat eragitera behartu beharko zigun, izan ere broma eta txiste txar horietatik, “abokatuen umorea” batzuren hitzetan, ez da aitzaki bezala onartu behar hain era zuzenean jarrera batzuk (sexista eta homofoboak batez ere) normalizatu eta baimentzen direnean.

Azaldu dudana festa desfasearen filosofiarekin lotzen duen adibide bat baino ez da. Nire ustez festa eredu honen inguruan hausnartzeko kabida egin behar dugula gure buruarekiko eta baita gure inguruan ere; uste baitut gainerakoen gauzekin kritiko izaten ederto dakigula, baina horrelako kasuetan autokritikoak izaten gutxi jarduten dugula.
Horregatik hemen doakizue nere hausnarketarako gonbita:

Horrelako jarrerak (sexistak, homofoboak, kontsumistak..) baimentzen dituen festa eredua sustatu eta egin nahi eta onartzen jarraituko dugu?
Zer egin dezakegu honelako festa ereduei aurre egiteko?
Bukatu baino lehen, eta aurrekoarekin zerikusirik ez duen arren, euskal ikasleria zoriondu nahiko nuke pasa den martxoaren 27ko grebarengatik. Batzuk eztanda egitera omen zihoazen (Bizkaiko ikasle eztanda), baina hego Euskal Herriko ikasleria izan zen eztanda egin zuena: ez dugu ez LOMCE ez EU2015 onartuko; guk Euskal Hezkuntza Sistema Nazionala; guk Euskal Eskola Nazionala; guk herritik eta herriarentzat izango den Euskal Unibertsitatea eraikiko dugu!
Bide batez nire elkartasuna adierazi nahi diet grebaren harira Iruñerrian atxilotutako ikasleei, eta baita egunerokotasunean lan egiteagatik jarraipenak, katxeoak, identifikazioak, galdeketak,etab. jasaten hari diren ikasleei.

Egunerokotasunean irauliz, ekin geroa marrazteari!

Anuncios

One thought on “Desfasean dena baimenduta dago

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s