[Plazaberri] Erabakitzen duen herria, herriago bihurtzen da

Egunero, momentu oro, erabakiak hartzen ditugu. Batzutan ondo, beste batzutan gaizki, baina gu gara erabaki horren jabeak.

Oraindik orain badaude erabakitze eskubide hori inposatu eta gure hautua haiek hautatu nahi dutenak. Adibideak ez dira gutxi:

Abortoaren kontrako legeak emakumeok umea izan hala ez erabakitzeko eskubidea ukatzen digu.

LOMCE legeak gure ama hizkuntzan eta gure kulturan hezitzeko aukera ukatzen digu hezkuntza metodologia zurrun merkantilista eta kristau batetara kondenatuz. Gaur egun bizi garen sistemari alternatiba kutsua duen edozer jarraituz edota legez kanpo utziz.

Ez gara txontxongiloak, ez eta mundua zuri-beltzean ikusten dugun horietakoak.
Nik mundu more, berde, gorri, laranja, urdin, arroxa, txuri, hori, beltz.. batean bizi nahi dut, unean uneko kolorean bizitzea eskubidea izango dudalarik.

Ekainaren 8an Durango eta Iruñea eskuak emanda lotuko ditugu herri honek erabakitzeko eskubidea daukala aditzera emango dugularik, gure herriak, Euskal Herriak, zer izan nahi duen erabakitzeko eskubide osoa duela alegia. Hasi gaitezen guregan sinisten, izan ere, D-pintxos talde legazpiarrak bere letretan erraten duen moduan “erabakitzen duen herria, herriago bihurtzen da”.

Barañaindarrok Añezkarren, 114. Km-an, erabakitzeko eskubidea dugula aldarrikatuko dugu oso giro ederrean.

Txirrindulaz, oinez edo korrika joaten bazarete fenomeno; baina kotxez joatea nahiago izatekotan goizeko 09:30etan azokaren ondoko errepidean hitzordua dago, kotxeak betez ahalik eta kotxe gutxien eramateko. Egunak aurrera egin ahala, 10:00etan Añezkarreko frontoiean txistorraz sabela beteko dugu, 113. Eta 115. Km-ak eskuak emanda lotzeko.

Ni Lisboan ikasturte osoa eman ostean, etxera eramango nauen hegazkinetik aterrizatuta, zuzen zuzenean 114. Km-an zuen zain egongo naiz! Animatu!

Eskurik esku etorkizuna marraztuko dugulako!

Nire esku dago!

Zure esku dago!

GURE ESKU DAGO!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s