LOMCE, OPUS eta liburuen jazarpena

Euskal lerroan erabiltzen diren 22 textu liburu debekatu ditu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailak. Beste behin ere, euskarazko hezkuntza kriminalizatua izan da.
Antza denez, ez dute aski izan pasa den ikasturtean D ereduak eta bertako kideak (ikasle, irakasle, guraso, etab.) eta haien jarduna kriminalizatzearekin.

Elizak Nafarroan historian zehar izan duen presentzia handia ukatzeak gure herriaren historia ez ezagutzea dakar. Presentzia, jazarpenarekin lotuta nola ez. Adibiderik argienak bi ditugu: alde batetik inkisizioak bultzatutako sorgin ehiza; eta bestetik, OPUSen sorrera, egonkortze eta hedapena.

Ez dute aski OPUSen lerroko politikari hauek haien mesedeetarako murrizketak hezkuntza publikoan egitea, edota zentro bat lekuz aldatzea haien unibertsitaterako eraikin berriak egiteko helburuarekin bada. Ez dute etsiko eta urteetan bizirik mantendu eta mozorrotu den inkisizioak, euskararen aurka eta honen inguruan mugitzen den edozer eta edonoren aurka jazartuko da dela estatu espainiarreko hedabideetan zirko mediatikoak sortzen jarraituz, dela LOMCE (“a la navarra”, nola bestela?) inposatuz. Eta hau guztia Nafarroarengatik eginen omen dute, “que vienen los vascos” ideia gidaritzapean.

Bada, ulertzen ez dudan beldurra da, hainbestetan eta aho ezberdinetan entzun behar izan dugun “que vienen los vascos” esamoldea. Ez dut ulertzen nola erabil dezaketen argudio hori, berez, Nafarroaren “mesederako” egiten dituzten erasoak argudiatzeko.
Sentitzen dut, baian ezin dut ulertu nola Nafarroa “babesteko” edo, Nafarroaren identitate historikoa zein nafarron jatorria erasotzen duten. Hori kartekin dorreak montatzen zaudela, karta bat beheko partean dauden karta baten aurka jotzeko erabiltzea bezalakoa da. Azkenean zer pasatzen da karta torreari azpiko karta bat kentzen badiozu? Erori egiten da. Berdin berdina pasatzen zaio UPNren fijazio inozo horri, izan ere; nola erran dezakete “que vienen los vascos”, Vaskoiak izan baziren gaur egun Nafarroako esparruan bizi zen herria?

Ez dute onartu nahi haiek direla momentu oro, atzean geratzen direnak horrelako ekintza eta bestelako ekimenak bultzatuz eta sustatuz. Liburuen afera eta orohar Nafarroan hezkuntza publiko euskaldunak jasan behar dituen inkisizioaren pareko jazarpen, ukapen eta kriminalizazioaren beste adibide bat baino ez da.

Hortxe ditugu ere, azken bi urteetako makrosumarioak, gazteak jomugan izan dituztenak.

Urtebete bete zen pasa den astelehenean, urriaren 13an, Luis Goñi gazte barañaindarrak bi hilabete inguru ezkutuan igaro ondoren Nabarreriako plazan agerpena egin zuenetik.
Urtebete bete zen pasa den astelehenean, urriaren 14ko goizeko ordu batak inguru zirela, Luis Goñi gazte barañaindarra Barañain, Iruñerria eta Euskal Herriaren babesa, elkartasuna eta konpromisoaren epeltasunean bortizki atxilotu zutela.

Eraiki dezagun Euskal Herria desobedientzia tresnatzat hartuta, kanpotik inposatu dizkiguten eta inposatu nahi dizkiguten neurrien aurrean erabilita.
Aztertuz, astinduz eta sortuz, goazen Euskal Eskola Nazionala eraikitzera!

Aztertuz, astinduz eta sortuz, goazen nahi dugun Euskal Herria eraikitzera!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s