Bidea

Pauso bat, beste bat. Atzera begiratuz ordurarte egindako bidean bere oinatzak sumatu ditu. Ikusezinak, baina sakonak.

Soinean daraman motxilak azkarrago ibiltzea galarazten badio ere, askotan sorbaldan ezer balu bezala doa bidean aurrera. Arnas estuka geratzerakoan ordea, pisu guztia sentitzen du sorbaldan.

Bitan motxila ireki bazuen ere harriak baino ez zituen topatu: motxilatik atera, begiratu eta barrura sartu zituen pentsatu gabe.

Duela gutxi ordea, harriek tamaina eta pisu ezberdinak zituztela konturatu zen. Aurrerago, bidean aurrera egin ahala, tamaina eta pisua ez ezik kolore desberdinak igarri zizkien harriei.

Atsedena hartzen duenero motxila ireki, harriak atera eta haiei begira orduak ematen ditu.

Bidean aurrera, motxila soinean daramala, harriak uneoro buruan ditu. Buruan ditu, zama hori arindu baino nola kendu dezakeen pentsatzeko. Buruan ditu, hauts nola bihurtu dezakeen asmatzeko.

Pauso bat, beste bat. Atzera begiratuz ordurarte egindako bidean bere oinatzak sumatu ditu. Ikusezinak, baina sakonak.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s