Etapa berria, erabakiak eta aldaketak

Azkenaldi honetan itxi ezin nituen bizitzako prozesuak ixtea lortu dut. Aspaldi egin beharreko gauza bazen ere, kostata lortu dut orain arteko etapari “amaiera” edo, ematea. Orain, etapa berri baten aurrean nago. Dena egiteko aukera badut ere, erabaki dut etapa honetan prozesu pertsonal bat garatzea eta horrela neure buruarekin dudan zor bat kitatzea.

Aukeratzeko erran didate, neure burua aukeratu dut lehen

Etapa berria, erabakiak eta aldaketak. Bai, erabakia hartuta dago ia eta horrek aldaketak ekarriko ditu nire bizitzara. Etapa berri honen esperientzia eta burutazioa jasotzeko blog berri bat sortu dut:  E S T R A T O W H A T

Irakurtzen ari zaren blog hau noiz behinka eguneratzen badut ere, beste bat sortzea iruditu zait onena gauzak desberdintze aldera. Blog hau tarteka han eta hemen egiten ditudan kolaborazioekin eguneratuko badut ere, salbuespenenbat kenduta, ez dut edukirik sortzeko asmorik kontrakoa erabakitzen dudan arte. Blog berriak ordea, egunerokotasunean erabiliko dut, bestelako edukia sortuz.

Beraz, nire bizitzako etapa berri hau nirekin batera bizi nahi izanez gero hemen duzu aukera. Horretaz gain, Txiokiñean @estratowhat bidez kontatuko dut esperientzia berria; @arkkuso baztertu gabe noski 😉

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s