Nola egin Master Amaierako Lana bidean erotu gabe

Bazen garaia eta hementxe nago, duela sei urte lanak egiteko erabili ez dudan nere logelako mahaiaren aurrean eserita. Aurretik ordea, batxilergo garaian, mahaia eta biok lagun minak ginen. Mina egiten zidalako hementxe esertzeak. Kriston pereza ere, noski.

Oraingoan Master Amaierako Lana (MAL) egin beharrean nago. Aurreko ikasturtean zehar egindako masterraren titulua lortzeko lana. Aurreko ikasturtean zehar ikusi eta ikasitakoa praktikan jartzeko lana. Aurreko ikasturtean gaia topatzen erotu ondoren garatzeko lana.

Ufff… Beldurra ematen du, bertigoa…

Badazpada ere enaiz leihora hurbilduko MALaren inguruko gauzekin, ze 14. pisu batetan behera begiratzeak bertigoa ematen badu, pentsa ia lan hau gehitzen badiogu! Agian lotan gaudenean erortzen ari garelaren efektu berdina eginen du.

Beno, beno. Gutxienez gaia argi daukat. Orain falta dena martxan jartzea da. Beraaazzzz…. banoa korrika Master Amaierako lana bidean galdu eta erotu gabe nola egin ikastera. Egiten ikasten delako!

Ezina, ekinez egina!

 

PD: Ez dakit kontura tu zareten baina lanaren siglak oso… nola esan.. “mal” dira, ezta? Batzuk ‘amaiera’ hitza erabili beharrean ‘bukaerako’ hitza erabiltzen dute. Hala ere, galdera bat dut buruan pinballean jolasean edo: Gradu amairan GAL (Gradu Amaierako Lana) aurkezten bada eta Masterraren bukaeran MAL-a, Doktoretza ze izango da?

 

koadernoa

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s