Urte berri on!

1991ko maiatzaren 22 berotsu bateko 23:25etan jaio nintzen eta horrezkero 26 urte pasa dira.Nire 26. urtea hasi berri da post hau argitaratu den unean.

Duela bost urte Barañaindik Bilbora joan nintzela eta ikasturte honetan etxera bueltatu naiz unibertsitatean bizitako momentu, izandako ikaspena, ezagututako pertsona guztiak eta egindako lagunak soinean ditudala.

Etxera bueltatze hau, buelta guztiak bezala suposatzen dut, gogorra izan da. Aurretik dudan urte honetarako bestelako plan batzuk nituen, baina lanen hastearekin plan horiek bertan behera geratu zitzaizkidan; nire momentuko mundu kaotikoa hankaz-gora jarriz. Kostatu bazait ere, egoera lasaitzea lortu dut (beno edo hori uste dut behintzat) eta gazteleraz erraten den moduan ‘dejo que fluya’.

Duela urte batzuetatik ona, lau bat edo izanen dira, urteberria nire urtebetetzean ospatzen dudala. Aber, noski, abenduaren 31an “urte berriaren” etorrera ospatzen dudala, baina bizi garen jendartearen baitako ospakizun bat den moduan.

Hasi berri den urte honetan azken urteetan izan dudan barne amorrua eta bizitzarekiko nuen jarrera atzean utzi nahi dut. Nire buruari balio duena aitortzeko urtea da: nik bizi eta niretzat biziko dudana.

Ideia horrekin sortu da post honetan aurkeztuko dizuedan proiektua. Proiektu honek ’26’ du izena eta urte honetan zehar bizitzen dudana dokumentatu nahi dut formatu ezberdinak erabiliz: argazkiak, bideoak eta testuak.

Urtebete hau “lasaitasunez” hartu nahi dut: nire bizitzarekin zer egin nahi dudan hausnartu, esperientzia berriak bizi eta pertsona berriak ezagutu, alegia (horra hor kakotxen azalpena kar, kar, kar). Eta beno, “lasaitasun” horretan orain arte egin ez dudan gauza bat egiten saiatuko naiz urte bukaeran (2018ko maiatzaren 22ko 23:24etan) bizitako guztia gogora ekartzeko.

Proiektua plataforma ezberdinetan jarriko dut martxan eta #HogeitaSei traola erabiliko dut (#26 erabili nahi nuen baina traoletan ezin da zenbakirik erabili 😦 ). Plataforma horiek blog hau eta Twitter, Fb zein Instagramen ditudan profilak dira:

Twitter | Facebook | Instagram | Youtube

Buruan bueltaka hamaika mila (beno baaaaaaleee, agian gutxiago diraa… jejejejejeje) ideia ditut urte honetan zehar egiteko eta aspaldian aurkitu ezinean nebilen gogoak berreskuratu ditut  wiiiiiiii! 😀 😀 😀

Beraz, kontatu dizuedan hau zer demontre den edota zer aterako den ikusi nahi baduzue, jarraitu nazazue sare sozialetan! 🙂 🙂 🙂

Mua, mua ekipo!