K R A a s h !

Gertu ginen. Eskuak, besoak, gorputza zentimentro batzuetara baino ez genituen. Ordea, inoiz ez baino urrunago ginen, Milaka eta milaka kilometrotara. KRASH! egin zuen, Baina zu, Zu ez zinen ohartu. Bi bide desberdin, Banatutakoak. Baliteke, Noizbait, Nonbait, Nolabait, Bide biak elkartzea. Baina.. KRASH! egin zuen, Eta orain ez dago, Ez dago antzezlana taularatzea baino. Hitzak, Esaldiak, … More K R A a s h !

Etengabeko sprinean, amildegia

Sei hilabete dira azkenekoz idatzi nuenetik. Urria zen eta karrerako azken ikasturtea hasi berria nuen. Geroztik asteak, hilabeteak igaro dira. Gauza aunitz bizitzeko parada izan dut. Jaio nintzen egunetik egin bezala, egunero zeozer berria ikasi dut. Gauza batzuk hodeietara eraman naute. Beste batzuk, ordea, erraiak zuritu dizkidate. Ez naiz ixildu. Ez naiz ixilduko. Amildegia. Izuak … More Etengabeko sprinean, amildegia

LOMCE, OPUS eta liburuen jazarpena

Euskal lerroan erabiltzen diren 22 textu liburu debekatu ditu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailak. Beste behin ere, euskarazko hezkuntza kriminalizatua izan da. Antza denez, ez dute aski izan pasa den ikasturtean D ereduak eta bertako kideak (ikasle, irakasle, guraso, etab.) eta haien jarduna kriminalizatzearekin. Elizak Nafarroan historian zehar izan duen presentzia handia ukatzeak gure herriaren historia … More LOMCE, OPUS eta liburuen jazarpena

#GoraBGA

Barañaingo gazteok urteetan zehar errepresio handia jasan behar izan dugu bai Udaletxeko gobernuan zegon diren alderdi politiko ezberdinengatik, nola hauen babespean jardun izan duten, eta hala egiten jarraitzen duten kolore ezberdinetako poliziek. Identifikazioak, kontrolak, neurrigabeko isun arbitrarioak, katxeoak, jarraipenak, atxiloketak, inkomunikazioa, tortura, kartzela, dispertsioa, HERIOTZA. Pertsona berezi asko galdu ditugu herrian urte hauetan, baina haiek … More #GoraBGA

Um ano para minha memoria

Urte bat etxetik kanpo, Urte bete herrialde ezberdinetako pertsonekin. Urte bat Euskal Herritik kanpo, Urte bat kultura ezberdinekin harremanetan, Urte bat buruari bueltak emateko.   Urtea amaitu da eta orain hemen utzitakoari ekiten hasteko unea da baina nire bertsio hobetuak egingo du; beraz, AURRERA =))